XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskubideak eskubide, bakoitzak ibili eta erantzun egiala kaleko gora-beretan.

Esku garbi laga eutsen ertzaiñei Abel'en kaleko autuan egon eikean auzian.

Azkatasun osoa iñok ez ekian tokian eta ziurtazenez ziran orduetan egin eikenaren okerkeriren bat sits eta bits aztertzeko.

Ezer sakonik eta lotsagarririk ba egoan, ardura artuko eben, eta komeni ba zan eleiz baimenakin jokatu be bai, baimenak ainbat lasterren berari galdu eragin edo ezerezean bere alak lagata.

Egia esan, goietan zurbil ebiltzan abade langillien jokeragaz eta euren nastea besteren batek etetea gurago eben.

Kontzientziko gai eta tratutzat agertu eta erabilten eben abade langilleak euren jokabidea.

Kontzientziaren neurriak nun dagozan eta bere mugak nun batzen diran, bateko ta bestekoak eritzi ezbardiñeko agertzen dira sarri.

Origaitik ba egozan goietan zorakerizko langintza ori, apostoladutza aizetsu ori eroan eziñik, kaleko naste eta zabarkerietan iñor baiño lenago lizundu eta okertuko ziralakoan dardaraz ebiltzanak.

Gero eleiza berbera tatarrez eroango ebela euren ondamendiaren naastean esan eta sinistuten ebenak.

Ba ekian ori Xabier'ek.

Iñok baiño ariñago argia egiteko garrez, erreta gelditu zan poliziko kotxeak ze bide eroan eban jakin ordurako, bazter guztiak inguratzen asi zan zurkulorik txikienak arakatzen.

Ibili ta ibili, andik igaroeran, laster gogoratu zan Abel'ek jaten ekian tokiaren izenagaz.